XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bada, ez.

- Pentsatu baino okerrago zaude, Juan coca-cola piska bat edan nuen indarrak berrituko banitu bezala.

Hitz gutxitan esateko, grungea punkaren, metalaren eta poparen arteko nahastura da.

- A -ez zuen ezta begirik itxi ere egin.

- Baina Nirvanak ez du jada zuzenean jotzen -gaineratu nuen.

- A, ez? -uste dut bost axola zitzaiola kontatzen ari nintzaiona, baina jarioa jarraitzen zidan edukazioagatik. Segitu egin nuen, batere eraldatu gabe.

- Kurt Cobainek bere burua hil zuen orain dela lau hilabete jarraitu nuen.

Tiro bat bota zuen buruan. Hurrengo egunean hilda aurkitu zuten Los Angeleseko bere etxean.

- Heroietan heroia komentatu zuen. Zenbat urte zituen?

- Hogeita zazpi.

- Horrela betiko arrakasta lortu zuen, mito bihurtuko zen. James Dean bezala, edo Marylin bezala. Mutil azkarra.

- z duzu ulertzen. Kurtek arrakastari gorroto zion eta ez zuen zoriontsu izan nahi, ez ezeren bozeramale izan ere.

Gura zuen bakarra porrot egitea zen -isilik geratu nintzen. Inpresionatzen nuela nabaritu nuen eta neure hitzalditxoa biribildu nuen-: Nik ere batzuetan pentsatzen dut porrota dela irtenbide bakarra.

- Tira, tira, nolako sakona, Sandra Escudero, inpresionatu egiten nauzu